BOLIVIAKO HAUTESKUNDEAK. EVO MORALES

Aimaren ikur

2005eko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Evo izena jartzen diete ume jaio berriei bere jaioterrian. Gazte aimarek, berriz, bere moduan mozten dute ilea. Evo Morales (Isallavi, 1959) nekazarien sendi batean jaio zen, pezozko etxe batean, areazko kaleak dituen herrixka batean. Llama artzaina izan zen umetan. Oruro hirira joan zen, lehen hezkuntza bukatuta, ikasketekin jarraitzeko baina berehala hasi zen lanean, okin bezala hasieran eta adreilu lantegi batean gero. Bi zaletasun zituen: futbola eta musika. Talde batean aritu zen eta tarteka entrenatzailea ere izan zen. Herriko musika bandan, berriz, tronpeta jotzen ikasi zuen.

Chapare eskualde tropikalera joan zen familia, 1980. urtean. Koka lantzeari ekin zion aitak eta semeak, sindikalismoaren bidetik, ibilbide politikoa hasi zuen Tropikoko Kokaleroen Federazioko buruzagi izan zen. Chapare eskualdeko diputatu aukeratu zuten, 1997. urtean. Politikari aktiboa eta sutsua izan zen eta horrek kokaleroen eta indigenen sostengu zabala jasotzea ekarri zion. MAS Sozialismoranzko Mugimendua alderdian eman zuen izena eta presidentetzarako hautagai gisa aurkeztu zen 2002. urtean. Bigarren gelditu zen hauteskundeetan, bozen %20,9 eskuratuta. Alabaina, Gonzalo Sanchez de Lozada presidentea kargutik kentzea lortu zuen buruzagi indigenak, gas nazionalaren aldarrikapenak eragin zuten protesten ondorioz Moralesek zuzendu ditu, hein handi batean, azken bi urteotan izan diren protestak.Evo Morales ezkongabea da eta bi seme ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.