Air Franceren istripua tripulazioak eragin zuen
PARIS. 2009ko ekainaren 1ean Rio de Janeirotik Parisera zihoan hegazkina itsasora erori eta 228 bidaiari hil ziren. Ustez, abiadura neurtzean tripulazioak egindako akatsengatik gertatu zen istripua. Hala azaldu du hegazkin istripua ikertzeko egin duten txosten teknikoak. Ezbeharraren inguruko ebazpen juridikoa datozen egunetan egingo da publiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu