Aire base bati egin diote eraso Siriako matxinoek
DAMASKO. FSA Siriako Armada Askeak Taftanaz hirian aireportu militar bati egindako erasoaren berri eman dute oposizioko taldeek, Interneten zabaldutako bideo baten bidez. Bestalde, Siriako armadaren hiru tanke Golango gainetan sartu direla salatu du Israelek, Siriarekin su-etena adostuta daukan eremuan. Dena den, Tel Avivek ez du gertakaria akordioa hausteko saiotzat jo.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu