Mundua

Akhmed Zakaiev buruzagi independentista txetxeniarra atxilotu dute Polonian

2002tik Erresuma Batuan erbesteratuta zegoen. Errusiako Gobernuak bere aurkako nazioarteko bilatze agindua emana zuen, "terrorista" delakoan.

2010eko irailaren 17a
11:56
Entzun
Poloniako Poliziak Akhmed Zakaiev buruzagi independentista txetxeniarra atxilotu du gaur. Zakaiev herrialde hartan zegoen Txetxeniako Nazioaren Munduko Biltzarrean parte hartzeko. Poloniako agintariek jakinarazia zuten herrialdean sartuz gero atxilotu eginen zutela, Errusiak haren aurkako nazioarteko atxilotze agindua emana baitu, "terrorista" delakoan.

Zakaiev 2002an Txetxeniatik alde egin eta Erresuma Batuan erbesteratu zen. Han bizi izan da orduz geroztik. Londresek, gainera, bere babesa eman dio, estradizio eskaerak behin eta berriz gibelera bota baititu. Errusiara eramanez gero, torturatua izateko "arrisku larria" duela ohartarazi izan du Zakaievek behin baino gehiagotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.