Pasa den igandean leherkari ezezaguneko bost bonba –guztira 250 kilo lehergai– zartarazi eta Rawalpindi hiriko zubi nagusia suntsitu zuten. Leherketa hori gertatu baino minutu batzuk lehenago Afganistango presidente Pervez Musharrafen auto ofiziala igaro zen bertatik, baina ez zen hildakorik izan.
Oraingoz ez du inork hartu bere gain ekintza horren egiletza eta agintariek ere ez diote inolako talde armaturi leporatu. Hala ere, zubiaren inguruan zeuden sei poliziri galdeketa egiten ari zaie.
Pakistan 2001ean hasi zen AEBekin kolaboratzen "terrorismoaren aurka borrokan", urte hartako irailaren 11n New York eta Washingtonen aurka izan ziren bi erasoen ondoren. Harrezkero, Musharrafen Gobernuak talde islamiko integrista ugari legez kanpo utzi ditu. Horrez gain, talibanekin eta Al Kaeda erakundearekin zerikusia dutelakoan ehunka lagun atxilotu dituzte azken hilabeteetan, eta gehienak AEBetako agintarien esku utzi dituzte.
Atxiloketak