munDUA

Al Kaedaren Irakeko ustezko buruetakoak hil dituzte

2010eko apirilaren 19a
17:33
Entzun 00:00:0000:00:00
Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroak adierazi du Al Kaedak herrialdean dituen buruetakoak hil dituela armadak Tikrit hirian, Bagdad iparraldean: Abu Ayub al Masri eta Abu Omar al Bagdadi.

Aurrena 'Abu Hamza al Muhayer' bezala ere ezagutzen dute eta, Al Malikiren arabera, Al Kaedaren Irakeko buruzagi nagusia da. Al Bagdadi, berriz, Irakeko Estatu Islamdarreko agintaria da.

Ameriketako Estatu Batuek berretsi egin dute Irakeko lehen ministroak esandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.