Al Kaedak ultimatuma eman dio Frantziari: Pierre Camatte (61 urte) frantziarraren truke aska ditzala bere lau kide preso. Hogei egun eman dizkio eskaera betetzeko, Mailiri ere zuzendu zaio -horko Poliziak atzeman zituelako Al Kaedako lau kideak-, eta gerta daitekeenaren "erantzuleak" bi gobernuak izango direla adierazi du.
Al Kaedak azaroaren 29an bahitu zuen Camatte, eta gaur Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari ohartarazi dio Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroak Edwen Dyer bahituarekin egindako "lelokeria" bera ez egiteko. Al Kaedak 2009ko urtarrilaren 22an bahitu zuen Dyer eta hil bereko 31n hil egin zuen, "Erresuma Batuak ez zituelako bete eskaerak".
munDUA