Moktada Al Sadr imam xiitaren aldeko sei ministroek Irakeko Gobernua uztea erabaki dute: batetik, Nuri Al Maliki lehen ministroaren gobernuak ez duelako asmatu Irakeko segurtasun gabeziak konpontzen eta bizi baldintzak hobetzen, eta, bestetik, ez delako gai AEBetako tropen erretiratzearen inguruko egutegi bat egiteko.
Guztira 38 ministeriok osatzen dute Irakeko Gobernua, eta horietatik sei geratuko dira hutsik. Eurek utzitako karguak "herriaren borondatea betetzen" saiatuko diren independenteen esku uztea nahi dutela agertu dute dimisioa eman duten ministroek.
Mundua