Irak
Al Sadren jarraitzaileak armak entregatzen hasi dira Bagdadeko auzo xiitan
Irakeko behin-behineko Gobernuarekin hitzartu bezala, Mehdi Armadako milizianoak armak entregatzen hasi dira gaur goizean Bagdadeko Al Sadr City auzo xiitan. Armak uztearen truke, Moktada Al Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaile preso guztiak aske lagako dituzte, eta, gainera, AEBetako Armadak ez du aipatutako auzo xiita bonbardatuko. Horrez gain, dirua ere jasoko dutela jakinarazi du gaur Irakeko Guardia Nazionaleko koronel batek. Bost eguneko epea dute milizianoek armak entregatzeko eta Irakeko Polizia ari da bilketa egiten.
Zehazki, Al Sadr City auzoko hiru gunetan ari dira armen bilketa egiten. Bagdadeko auzo horretan bi milioi pertsona bizi dira, gehienak xiitak, eta oso pobrea da. Hain zuzen ere, Mehdi Armadaren buruzagi Moktada Al Sadren jarraitzaileek indar handia dute han, eta enfrentamenduhandiak izan dira milizianoen eta AEBetako Armadaren zein Irakeko Poliziaren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu