Irak hegoaldeko Najaf eta Kufa hirietan milaka xiita batu dira gaur, Muktada Al Sadr buruzagi erlijisoak egindako deialdieri erantzunez, AEBetako indarrei alde egin dezatela eskatzeko. Elkarren ondoan daude Kufa eta Najaf xiiten hiri santuak, eta batetik besterako bidea egin dute milaka lagunek manifestazioan, Iraken burujabetzeren eta AEBen kontrako leloak oihukatuz.
Gaur lau urte hartu zuten Bagdad beren menpe AEBetako tropek. Irakeko bizilagunen gehiengo xiitak dira. Saddman Husseinen erregimenaren garaian suniten menpe bizi izan ziren, baina egun gehiengoa dira Irakeko Gobernuan. Muktada Al Sadr buruzagi erlijiosoa estatubatuarren presentziaren kontrakoa da, eta miliziano armatuak bultzatu ditu.
Irak
Alde egin dezatela eskatu diete milaka xiitak AEBei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu