Boto kopuruak aintzat hartuta, PRDko hautagaiak 515.069 eskuratu ditu oraingoz, eta PRIkoak 511.956. Beraz, oraindik litekeena da, azkenean, PRIk irabaztea. PRD alderdiak PT Partido del Trabajo eta Convergencia alderdien babesa du bozketa honetan. PRIkoek berriz PAN Partido de Accion Nacional eta Panal Nueva Alianza alderdiena. Izan ere, hauteskundeak egin baino hamar egun lehenago PAN eta Nueva Alianza erretiratu egin ziren eta euren hautesleei PRIri babesteko eskatu zieten.
Ikusitakoak ikusita, Chiapasen ez da azken unea arte jakingo nor den irabazlea. Gainera, eskualde hartako giza eskubideen aldeko erakundeek eta zapatismoaren inguruko taldeek ohartarazi dute bozketa horiek "balio hutsala" dutela. Salatu dutenez, hainbat arrazoi tarteko herritarren gutxiengo batek baino ez du parte hartzen hauteskundeetan, eta, beraz, horien borondatea baino ez da islatzen agintaritzak eratzerakoan. Herritarrak egiaz aintzat hartuko dituen eta parte hartzea erraztuko dien hauteskunde eredua eskatu dute elkarte horiek.
Mexikoko presidentziarako bozetan ere azken unea arte parekatuta
Mexikoko presidentea aukeratzeko bozak uztailean egin ziren, eta zenbaketan Andres Manuel Lopez Obrador PRDko hautagaia eskuineko Felipe Calderonen aurretik joan zen ia amaiera arte. Azkenean, ordea, emaitza ofizialen arabera Calderonek irabazi zituen hauteskundeak alde txiki-txikiarekin. Nolanahi ere, Lopez Obradorrek ez ditu emaitza horiek onartu, eta bere kontra iruzurra egin dutela salatu du. Botoak berriro kontatzeko eskatu du, eta mobilizazioak egiten ari da emaitza salatzeko.
Mexiko
Alde txikiarekin, baina PRDko hautagaiak dauzka oraingoz boto gehien Chiapasko gobernadoretarako bozetan
Botoen %93,5 zenbatuta dutela, zentro-ezkerreko PRD eskuineko PRIren aurretik doa Chiapasko gobernadorea aukeratzeko bozketan. Zehazki, botoen %48,43 eskuratu du PRDko hautagai Juan Sabinesek; 0,30 puntu gutxiago, %48,13 eskuratu ditu, berriz, PRIko Juan Antonio Aguilarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu