Xi Jinping
(Pekin, 1953)Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu dute, eta ezusterik ezean, martxoan Txinako presidentea izanen da. Kontsentsuzko hautagaia izan arren, ildo liberal-kontserbadorekoa da.
2.
Li Keqiang
(Dingyuan, 1955)Alderdi Komunistako idazkariorde izendatu dute. 1993tik ezarritako hierarkiaren arabera, martxoan parlamentuko presidente hautatu beharko lukete. Hu Jintaoren hurbilekoa da.
3.
Zhang Dejiang
(Tai'an, 1946)Alderdiaren hierarkian hirugarren tokian paratu dutenez, hurrengo martxoan lehen ministro kargua hartuko duela espero da. Jiang Zeminen hurbilekoa da, ildo kontserbadorekoa.
4.
Yu Zhengsheng
(Shaoxing, 1945)Alderdiko kontsultarako organo nagusiaren presidente hautatu dute. Bai Jiangekin, bai Hurekin harreman ona du. Kontserbadoreen eta erreformisten arteko zubia izan liteke.
5.
Liu Yunshan
(Xinzhou, 1947)Alderdiaren propagandaren arduraduna da, Interneten eta hedabideen gaineko kontrolari eustearen aldekoa. Huren ildokoa da —alderdiaren gazte erakundean elkarrekin ibili ziren—.
6.
Wang Qishan
(Qingdao, 1948)Diziplina Batzordeko buru hautatu dute—bertzeak bertze, ustelkeria arazoez arduratzen den organoa—. Kontserbadorea da, ekonomiaren liberalizazioan sakontzearen aldekoa.
7.
Zhang Gaoli
(Jinjiang, 1946)Jiangen hurbilekoa da, sektore kontserbadorekoa. Ekonomian pribatizazio politiken aldekoa da. Ibilbide politikoa hasi baino lehen, petrolioaren industrian ibili zen.