Alderdi Kontserbadoreak irabazi ditu berriro Kanadako hauteskundeak, 2006ko emaitzak hobetuta. Duela bi urte 124 diputatu lortu zituen (botoen %36,3) eta orain 143 (%37,7). 308 legebiltzarkidek osatzen dute Kanadako Parlamentua. Stephen Harper orain arteko lehen ministroa da alderdi hartako burua, eta erronka nagusia finantza krisiari aurre egitea dela adierazi du.
Irailean Parlamentua desegin zuen Harperrek, hauteskundeak aurreratzeko. 2009an beharko lukete bozek, bestela.
Alderdi Liberalak 77 diputatu erdietsi ditu, botoen %26,2, eta bera izan da bigarren indarra (duela bi urte 103 eserleku eta botoen %30,2).
Quebeceko Blokea izan da hirugarren indarra: 49 diputatu (2006an baino bi gutxiago). Laugarrena, NDP alderdi sozialdemokrata: 37 (duela bi urte 29).
Mundua