Weimarko Errepublikaren garaian ospatutako bozetan Adolf Hitlerren NSDAP alderdiak eskuratu zituen emaitzak eta AfDk 2013ko sorreratik lortutakoak alderatu ditu, lehen aldiz, Municheko Unibertsitateko ekonomialari eta politologo talde batek. 85 urteko aldearekin bada ere, korrelazioak antzeman dituzte ikerlariek: bi alderdiek antzeko gotorlekuak dituzte —Brandenburgon eta Saxonian, esaterako—, eta hautesle gutxiago dituzten eremuak ere bateragarriak dira askotan. Paralelotasuna bereziki areagotu da 2015az geroztik. Euroeszeptizismotik islamofobiara egin zuen jauzi urte horretan AfDk, ehunka mila errefuxiatu Alemaniara ailegatu baino hilabete batzuk lehenago.
Barruti jakin batean bizi diren etorkinen kopuruak eta eskuin muturrak bertan duen sostenguak harreman gutxi dutela ere ondorioztatu dute azterketan. Saxonia-Anhalt landeko azken hauteskundeetan, areago, botoen %25tik gora erdietsi zituen AfDk errefuxiaturik batere hartu ez zuten hainbat barrutitan. Atzerritarren presentziarekin baino, eskuin muturraren emendioek lotura zuzenagoa lukete tokian tokiko langabeziarekin eta enpleguaren kalitatearekin.
Alderdi Naziarekin partekatzen ditu gotorlekuak AfDk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu