Afganistanen

Alemaniako tropek sei soldadu afganistandar hil dituzte, "okertuta"

Milizianoekin nahastu dituzte. Ordu batzuk lehenago Afganistango ekintzaile armatuek hiru soldadu alemaniar hil zituzten.

2010eko apirilaren 3a
11:00
Entzun 00:00:0000:00:00
"Oker baten ondorioz" Afganistango Armadako sei soldadu hil dituzte soldadu alemaniarrek, Kunduz probintzian. Iturri ofizialek agertu duenez, bi ibilgailu zibiletan inguratu dira soldadu afganistandarrak alemaniarrengana, eta haiek milizianoekin nahastu eta tiroka hartu dituzte.

Ordu batzuk lehenago, Alemaniako soldaduek tiroketa izan zuten ekintzaile armatuekin, eta hiru soldadu hil ziren eta beste bot larri zauritu. Hain zuzen ere, tiroketa gertatutako lekurantz zihoazen soldadu afganistandarrak hil dituzten alemaniarrak.

Alemaniako Armadako iturriek agertu dute gertatutakoa "deitoratzen" dutela eta ikertzen ari direla. Alemaniak 4.300 soldadu ditu Afganistanen; kopuruz hirugarrena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.