Hannover-en (Alemania iparraldea) autobus batek ezbeharra izan du bart, eta hogei lagun hil dira horren ondorioz. Su hartu du ibilgailuak. Poliziaren arabera, baliteke bidaiari batek ezkutuan erretako zigarroaren ondorioz sortzea sutea.
Gidariak sua ikustean, autobusa errepide bazterrean utzi du -autobidean zeuden-, baina sutea segituan zabaldu da.
32 lagun zihoazen garraioan, eta hamabik zauriak izan dituzte; autobusetik ateratzea lortu dute honek sua hartu aurretik.
Erretiratuak zeuden barruan; haietako batzuk, elbarriak.
MunDUA