Aliantza Laranjak irabazi ditu Ukrainako Parlamenturako bozak

Janukovitxek lortu du boto gehien; mendebaldera begira dagoen aliantzak garaipena kendu dio, ordea

2007ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Aliantza Laranjak irabazi ditu iragan igandean Ukrainan egindako Parlamenturako bozak. Viktor Justxenko presidentearen NUAP Gure Ukraina-Autodefentsa Popularrak eta Julia Timoshenko lehen ministro ohia buru duen BYT Blokeak osatzen duten koalizioak --Aliantza Laranja-- eskuratu ditu Legebiltzarreko aulki gehien. Viktor Janukovitx egungo lehen ministroaren alderdia (Eskualdeetako Alderdia) oposiziora pasako da ondorioz. Lerro hauek idazteko momentuan, zenbatutako botoak %80,56 ziren. Hala ere Aliantza Laranjaren garaipena ziurra zen.

Mendebaldeko potentzien ideologiarekin bat egiten duen Aliantza Laranjak garaipena lortu badu, Timoshenkori esker izan da. Hain zuzen ere, Janukovitxen ondotik, boto gutxira -- botoen %80 zenbatuta--, bigarren zegoen lehen ministro ohiaren alderdia, eta aurreratu bezala, Justxenkorekin batera koalizioan Gobernua osatzea erabakitzen badu, lehen ministro kargua hartuko du berriro. Timoshenkok garaipena argi ikusi du hasieratik: «Parlamentuan koalizio demokratiko bat egongo dela ez dut zalantzan jartzen. Hemendik egun batera edo bira koalizioa eta Gobernua sortuko ditugu». Sostengurik handiena eskuratu duten bi alderdien atzetik Justxenkoren alderdia geratu da. 2004an hauteskundeak egin zituztenetik boto asko galdu ditu NUAPek.

Alderdi Komunista--Janukovitxen aliatua-- , NUAPen atzetik geratu da, laugarren postuan. Litvin Blokeak eta Alderdi Sozialistak, beren aldetik, Parlamentuan ordezkaritza izatea lortu dute. Hauteskundeen aurretik Aliantza Laranjaren edo Janukovitxen alde egingo zuten, ordea, ez zuten aurreratu azken bi hauek.

Botoen zenbaketen emaitzak publiko egin ahala, alderdi eta herritarren arteko tentsioa handituz joan da. Ekialdeko eskualdetako boto zenbaketak gainerako eskualdeetan baino askoz geldoago egin izana salatu du, besteak beste, Justxenkok, eta hauteskunde iruzurrik egin duten argitzeko Fiskalari ikerketa zabaltzeko eskatuko diola aurreratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.