MAROKO
Aljeriako lehen ministroaren bisita bertan behera utzi du
Aljeriako lehen ministroaren bisitaldia bertan behera utzi duela adierazi zuen atzo Rabatek. Marokoko Gobernuaren arabera, bi estatuen artean tirabira handiak daude, batez ere Mendebaldeko Sahararen auziarekin duen jarreragatik. Aljeriak behin betiko irtenbide politiko bat aurrera eramatea galarazten duela esan zuen Marokok.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu