Aljerian «erreforma osoak» iragarri ditu Abdelaziz Buteflikak

2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abdelaziz Buteflika Aljeriako presidenteak «erreforma osoak» iragarri ditu; «estatu sendoago bat» lortzeko «ezinbesteko erreforma politikoak». Aljeria «alor guztietan» aldatzeko asmoa erakutsi du agintariak, erreforma horiek zeintzuk izango diren eta noiz gauzatuko dituen zehaztu ez badu ere. Buteflika 1999an iritsi zen agintera, eta kolonialismoari amaiera eman zion su-etenaren 49. urteurrenaren harira egin ditu adierazpenok.

Aljer hiriburuan, bien bitartean, bi elkarretaratze egiteko saioa egin zuten oposizioko mugimenduek, baina Poliziak biak sakabanatu zituen. Kultura eta Demokraziarako Elkarteak Maiatzaren Bateko plazan deitutako protestan 50 lagun inguru elkartu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.