Aljanovek "gerrillarien erasoei beldurrik ez" diela adierazi du, izan ere lau eraso izan baititu.
Errusiako presidente Vladimir Putinek mezu bat bidali dio Txetxeniako presidente berriari, eta bertan "Txetxeniako berreraiketa ekonomikoa, soziala eta politikoan arrakasta" izan dezan adierazi dio.
Aljanovek eskua Txetxeniako konstituzioaren gainean zuela egin du zin, errusieraz eta txetxenieraz. Txetxeniako konstituzioak Txetxeniako errepublika "Errusiako zati alienaezina" dela dio.
txetxenia