Alvaro Uriberi etxeko atxiloaldia ezarri dio Gorenak

Kolonbiako presidente ohiak berak jakinarazi du herrialdeko auzitegiaren erabakia, sare sozialen bidez.

2020ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

BOGOTA. «Nire askatasunaren galerak tristura handia sortzen dit nire emaztearengatik, nire familiarengatik eta oraindik aberriarengatik zerbait ona egin dudala sinesten duten kolonbiarrengatik». Mezu horrekin jakinarazi zuen atzo Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiak etxeko atxiloaldian zegoela. Adierazi zuen agindua Auzitegi Gorenak eman zuela. Edizio hau ixterakoan, auzitegiak oraindik ez zuen ofizialki jakinarazia erabaki hori.

Presidente ohiari prozesu iruzurra eta lekukoen eroskeria leporatzen dizkiote. Uriberen atxiloketak 2012an du jatorria. Bloque Metro izeneko talde paramilitarreko kide izateagatik kondenatua izan zen Uriberen lursail bateko langile ohi batek presidente ohiari eta haren anaiari leporatu zien Bloque Metroren sortzaile izatea.

Uribek akusazioak ukatu zituen, eta Auzitegi Gorenean ikertzaile pribatu batek eginiko txosten bat aurkeztu zuen. Txosten horretan, hainbat lekukoren testigantzak bildu zituen, informazioa argitaratu zuen Ivan Cepeda senatariak Uriberen kontra deklaratzeagatik diru eskaintzak egin zizkiela ziurtatuz. Auzitegi Gorenak Cepedaren aurkako salaketa baztertu, eta Uribe ikertzeari ekin zion 2018an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA