Parisko atentatuak

Amaitu egin dira 'Charlie Hebdo'-ren aleak Parisen

Atentatuaren osteko lehen edizioan hiru milioi ale atera dituzte. Azalean Mahoma ageri da, negarrez, 'Je suis Charlie' kartelarekin.

'Charlie Hebdo' astekariak erasoaren ostean argitaratuko duen lehen zenbakiaren azala. 'LIBERATION'
2015eko urtarrilaren 14a
10:26
Entzun

Mahoma negarrez, Je suis CharlieNi Charlie naiz— dioen kartel bat eskuetan duela, eta, gainean, mezu bat: "Dena barkatuta dago". Hori da Charlie Hebdo astekari satirikoak gaur argitaratu duen zenbakiaren azala.

Zenbaki berezia da; iragan asteazkenean ustez Said eta Sherif Kouachi anaiek aldizkariari eraso egin eta hamabi lagun hil osteko lehena. Astekariko beharginak Libération egunkariko egoitzan aritu dira lanean, eta hiru milioi ale argitaratzea zen asmoa, baina eskaerari erantzun ahal izateko beste bi milioi ale aterako dituztela iragarri dute. Normalean 60.000 ale argitaratu ohi dituzte astero, eta horietatik 30.000 bat saldu.

Zortzi orrialde ditu, eta Canal+, Le Monde eta Libération-en laguntza izan du horretarako. Richard Malka astekariko bozeramaile eta abokatuak esan zuen erasoaren ondoren geratzen zaien "energia apurra" gaurko zenbakia prestatzeko erabiliko zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.