Aminatu Haidar arazorik gabe iritsi da Aaiunera
RABAT. Atzo arratsaldean iritsi zen Aminatu Haidar ekintzaile sahararra Aaiunera. Hegazkinez ailegatu zen Kanaria uharteetatik. Haidarrek ez zuen arazorik izan pasaporte kontrolean naziotasunaren atalean sahararra jarri bazuen ere. Aaiunetik hemezortzi kilometrora dagoen Gdaim Izik kanpalekuan eta Aaiunen bertan atxilotu eta zauritu zituztenak bisitatuko ditu Haidarrek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu