Amy Winehouse abeslaria Camdemeko (Londres) etxean hilda aurkitu dutela zabaldu du Sky News kate britainiarrak, Poliziak heriotza baieztatu du baina oraindik ez ditu heriotzaren nondik norakoak argitu.
Winehouse 27 urterekin hil da. Bere karreran zehar arazo asko izan ditu alkohol eta drogekin. Orain gutxi Europan egiten ari zen bira bertan behera utzi zuen, Bilbon BBK Liven eman behar zuen kotzertua barne.