Zipre

Anastasiadisek presidente izaten jarraituko du

Alderdi kontserbadoreko burua bozen %56rekin gailendu zaio Malas ezkerreko hautagaiari.

Nikos Anastasiadis Zipreko presidentea hauteskunde garaipena ospatzen, atzo, Nikosian. KATIA CHRISTODOULOU, EFE
2018ko otsailaren 5a
19:10
Entzun

Bigarrenez irabazi ditu hauteskundeak Nikos Anastasiadisek, eta Zipreko presidente kargua berrituko du.

DISY alderdi kontserbadoreko presidentegaiak bozen %56 jaso ditu, bigarren itzulian. 2013an gertatu bezala, aurkari izan du Stavros Malasa AKEL ezkerreko alderdiko hautagaia. Malasak bozen %44 bildu ditu.

Anastasiadisek orain bost urte hasitako bideari segida emateko aukera izango du garaipenarekin. Orduan, agintea hartu eta hilabetera 10.000 milioi euroko erreskatea sinatu zuen, nagusiki, bankuei bideratzeko. Presidenteak nabarmendu du oso bestelako egoeran dela herrialdea orain, eta ekonomia hazkundeari eutsi nahi diola —2017an, %3,9 hazi da Zipreko BPG—.

Agintaldi hasierarako lehentasunen artean aipatu du Mustafa Akinci Zipre turkiarreko buruarekin harremanetan jartzea, irlaren batasunerako negoziazioak berreskuratzeko. Joan den udan eten zituzten elkarrizketak, adostasuna lortzeko saiakerek porrot egin zutela eta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.