Andorran zentro-eskuina nagusitu da bozetan
ANDORRA. Andorrarako Demokratak zentro eskuineko koalizioak irabazi ditu igandeko hauteskundeak. Antoni Martinen alderdiak 22 diputatu lortu ditu; sozialdemokratak, aldiz, sei baino ez. Bi urtez baino ez dira egon agintean,beraz, sozialdemokratak. Aurretik liberalak egon ziren Gobernuan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu