Hona hemen igandean irakurgai izango denaren aurrerapen bat:
Ane Irazabal:
- "Gaur gure lana oso mekanizatuta dago eta bete edozein lanbideren oso antzekoa da. Manuel Legineche edo Ryzard Kapunscinskiren garaiko kazetaritza mota hura desagertu egin da".
- "Estatu kideak, sozialdemokrazia bereziki, ez dira gai izan errefuxiatuen krisiari aurre egiteko, eta horrek sortu du etsai bat sortzeko beharra, eta etsaia da kanpotik lana kentzera datorrena".
Olatz Arrieta:
- "Kazetaritza da herrialde bat demokrazia bat den edo ez neurtzeko erabiltzen den parametroetako bat: egunkariak libreak al dira? Independenteak al dira? Zentsura al dago?".
- "Migrazioa beti egon den fenomenoa da, kontua da politizatu egin dela. Bruselan gauza ikaragarriak esan dira, eta beldurgarria da ikustea nola gogortu diren politikak, praktikak eta diskurtsoak".