Ansar Dinek su-etena iragarri du Azawaden

2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
UAGADUGU. Azawadeko Ansar Dine talde islamistak aldebakarreko su-etena iragarri du, eta elkarrizketarako deia egin dio Maliko Gobernuari. Mohammed Ahadir bozeramaileak jakinarazi duenez, taldeak uko egin die «muturreko ideiei eta terrorismoari». Burkina Fasoko presidentearekin bildu ondotik esan du. Azawaden nazioarteko esku hartzea hurbil dagoenean etorri da adierazpena.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA