Paris ondoko Percy erietxe militarrean hilzorian zegoela Arafat pozoindu egin zutela zabaldu zen; Israel hiesak hil zuela ari dazabaltzen; Frantziako astekari batek zirrosiaren ondorioz hil zela plazaratu zuen atzo;gaur, berriz, estatu bereko 'Le Monde' egunkariak Koagulazio Intrabaskular Diseminatua izeneko gaitz larriak jota hil zela Arafatplazaratu du.
Zurrumurru horiek guztiak baztertu eta heriotzaren arrazoi benetakoa argitzeko asmoz, palestinarren ordezkaritza bat bidaliko dute "laster" Parisera, Percy erietxe militarreko osasun agiri ofizialak jasotzera.
Frantziako Gobernuak uko egin dio familia ez den inori heriotzari buruzko agiriak emateari, baina Nabil Abu Rudeina Arafaten aholkulari pertsonala izan zenak adierazi du Parisek ulertu behar duela agintari palestinarrentzat garrantzia handikoa dela agiri horiek eskuratzea eta heriotzaren arrazoiak argitzea.
Arafaten heriotza