Lehenengo aldiz frogatu ahal izan da Marokoko Armadak Saharako hainbat herritar bahitu eta hil dituela. Euskal ikerlari talde batek egin du ikerketa. Hegoa Institutua, Aranzadi Fundazioa eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak egin dute ikerketa. 'Meheris, izan litekeen itxaropena. Hobi komunak eta desagertutako lehen saharaui identifikatuak' izeneko ikerketa lana aurkeztu dute gaur goizean San Telmo Museoan.
Paco Etxebarria auzi medikuak eta Carlos Martin Beristain psikologian doktoreak izan dira ikerketako buru. Adierazi dutenez, Saharan bi hobi komun aurkitu dituzte. Bertan zortzi gorpu aurkitu dituzte, horietako bi adingabeak. Guztiak identifikatu ahal izan dituzte, denek Espainiako nortasun agiria baitzuten. 1976an, lurraldea Espainiaren esku zegoenean, Marokoko Armadak hildako pertsonak dira.
Marokoko armadak sahararrak hil dituela frogatu ahal izan den lehen aldia da. Orain ikerlariek Espainiako Kanpo Ministerioko ordezkariekin biltzeko asmoa dute, eta ondoren ikerketa NBE Nazio Batuen Erakundera eramatekoa.
Azterketa egin dutenei "beharrezkoa" iruditzen zaie Saharako buruzagiek, Espainiakoek eta NBEko organuek hildakoen familiek eskatutakoari erantzuna ematea. Saharak egun bizi duen egoera agerian uzten du ikerketa honek, Euskal Fondoako presidentearen esanetan.
Bihar ikerketaren aurkezpen publikoa egingo dute, 19:00etan Donostiako Udalbatza Aretoan.