2000. urtean Floridan gertatu zena saihesteko, hauteskundeak baino bi aste lehenago ireki dituzte bozkalekuak. Hala ere, ireki bezain laster, lehenengo kezka, arazo eta kritikak sortu dira. Gutxienez bi herritan, botoemaileen nortasuna erregistratzeko arazoak sortu ziren herenegun, zerrendetan agertzen diren hautesleen inguruko kezkak zabaldu ziren eta, gainera, ilara luzeak izan ziren. Zuloak eginez markatzen diren botopaperak makina elektronikoengatik ordezkatu dituzte aurten. Bush eta Kerry Floridan kanpaina egiten aritu dira egunotan. Estatu horretan presidente izendatua izateko botoen %10 daude jokoan.
Arazoak sortzen hasi dira bozkalekuetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu