Argentinak eta Uruguaik akordioa egin dute paper fabrikari buruz

Uruguai ibaiaren hamarkadetako auziak bi herrien arteko harremana krisian jartzeraino eragin du

Erredakzioa
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Uruguaiko eta Argentinako gobernuek UPM paper fabrikaren inguruan akordioa lortu dute -Botnia fabrika zena-, zortzi orduz negoziatzen aritu ondoren. Hitzarmenaren arabera, plantaren eta Uruguai ibaiko uraren kalitate kontrola bi herrien artean egingo dute. Urteetan bi herrien arteko harremanak gaiztotu dituen auzia amaitu dute modu horretara. «Bi herriak pozik utzi dituen akordio bat da», esan dute Luis Almagrok eta Hector Timenmanek, bi herrietako Atzerri ministroek.

UPMren lantegiak Uruguai ibaiaren Ituna apurtu zuen, haren ertzean egindako edozein jardueraren berri bi herriek jakin behar duela esaten baitu itun horrek, eta Uruguaik ez zion Argentinari horren berri eman. Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiraino heldu zen auzia, eta hark erabaki zuen Uruguaik errua zuela, baina ez zuen frogatutzat jo urak kutsatu zituela, Gualeguaychu fabrikatik gertuen dagoen Argentinako herriko ekologistek salatu izan duten moduan. Beraz, handik ken zezaten ez zuen agindu.

Uruguaiko Fray Bentosen dago kokatua, Argentinako Entre Rios probintziaren aurrean, eta Gualeguaychuko ingurumenaren batzordeak zubi nagusia moztu zuen hiru urtez, protesta gisara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.