Armadak 30 miliziano hil ditu gutxienez, Pakistanen

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ISLAMABAD. Operazio militar batean 30 miliziano hil dituzte Pakistanen. Helikopteroen eta hegazkinen bitartean Afganistanekin mugan dagoen eremua bonbardatu dute. Eraso horrekin, 80 inguru hil dituzte azken hiru egunetan eskualde horretan. Bestalde, AEBek Pakistan kritikatu dute talibanen aurkako borrokaren eraginkortasun faltagatik, eta gobernuak adierazi du beste edozein herrialdek baino gehiago egin duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!