Gogoangarriak dira Milleren antzerki lan asko, dagoeneko literatura unibertsalaren ondarearen zatitzat hartzen direnak: besteak beste, Death of a salesman (Saltzaile baten heriotza) (1949 ) —Pulitzer saria eman zioten—, The crucible (1953), eta A view from the bridge (1955).
Literaturgile handia ez ezik, gizartarekin engaiatutako pertsona izan zen. AEBetako sistemaren humanitate eza salatu zuen aurrena, eta komunismora hurbildu zen. Eredu horrekin desengainua jaso zuen geroago. Nolanahi ere, 50.eko hamarkadan Estatu Batuetako erregimenaren jazarpena jasan zuen, McCarthy senadoreak ezkerreko mugimenduaren aurka bultzatutako 'sorgin ehizaren' bidez.Hain justu, zigorra ere ezarri zion Ekintza Antiamerikanoen Batzordeak. Vietnam eta Koreako gerren aurka ere jarrera aktiboa izan zuen.
Marilyn Monroe aktorearekin ezkonduta egon zen.
Literatura