Indonesia, Tailandia, Sri Lanka eta India jo zituen olatu erraldoiak hark, besteak beste, baina eragina Somaliaraino iritsi zen. Urte bat geroago txikizioaren ostean jasotako milaka euroko diru laguntzak ez dira nahikoa izan. Milaka lagun etxerik gabe daude oraindik eta berreraikuntza guztiz burutzeko urte asko beharko dituztela diote. Laguntzak ez dira ongi bideratu leku guztietan.
Hondamendiak utzitako benetako zenbakiak, baina, ez dira beharbada sekula argitara emango. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, hildako eta desagertuak 223.000 baino gehiago izan ziren. 400.000 etxebizitza suntsitu zituen olatu erraldoiak eta bi milioi pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu ziren. Nazioarteko laguntza inoiz baino handiagoa izan zen 11.500 milioi euro bidali ziren Asia hegoaldera.
Hondamendia Asia hego-ekialdean gaur urtebete