AEBetako muga paperik gabe zeharkatzen duten migratzaileei asiloa eskatzeko eskubidea kendu zien Donald Trump presidenteak, joan den azaroaren 9an.
AEBetako legediak dioenez, ordea, herrialdera legez kanpo zein legearen barruan iritsitako migratzaileen asilo eskaerak ere jasotzeko betebeharra dauka administrazioak. Eta, hain zuzen, horri heldu dio Jon Tigar epaileak, bere ebazpenean: "Presidentearen agintearen irismena edozein dela ere, berak ezin ditu berriro migrazio legeak idatzi, Kongresuak esplizituki debekatutako baldintza bat ezartzeko".
ACLU Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunak egindako eskaerari erantzun dio epaileak.