MUNDUA

Askatasunaren alde kantan

'Concert per la Llibertat' egin zuten larunbat iluntzean Bartzelonan. Dozenaka kantari izan ziren oholtzan, Fermin Muguruza tartean. BERRIAren 10. urteurreneko kamisetarekin taularatu zen Irungo artista.

2013ko uztailaren 1a
13:22
Entzun

90.000 pertsona batu ziren Batzelonako Camp Nou estadioan larunbat iluntzean independentziaren alde, 'Concert per la Llibertat' edo Askatasunaren Kontzertua deiturikoan.

Erakustaldi independentista izan zen, zelaia eta armailak mukuru bete baitziren herritarrez eta Kataluniako banderez. Dozenaka kantari igo ziren oholtzara, eta tartean izan zen Fermin Muguruza ere. BERRIAren 10. urteurreneko kamiseta soinean zuela kantatu zuen Irungoak kontzertu historikoan.

Bost ordu iraun zuen jaialdiak. Independentziaren alde oihukatu zuten kontzertura joandakoek hainbatetan, eta 'Kataluniak askatasuna' ingelesez zihoen mosaikoa osatu zuten une batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.