Mundua

Atenasen Askatasunaren Flotillako ontzietako bati sabotajea egin diotela salatu dute

Mediterraneoko portuetan dauden itsasontzietan sabotaje gehiagorik izan den aztertzen ari dira.

2011ko ekainaren 28a
10:46
Entzun

Greziako Askatasunaren Flotillako antolatzaileek salatu dutenez, igandean Gazarantz abiatuko dute ontzietako batean sabotajea egin zuten atzo. Helizeetako baten ardatza zerra batekin moztu zuten, eta atzo egin zuten frogetako batean hautsi egin zen, sabotajearen ondorioz.

Urpekariak sabotajea aztertzen aritu ziren, eta horrekin batera gainerako ontzietan antzekorik egin duten ere begiratu dute, bai Atenasen baita Mediterraneoko gainerako portuetan ere. Sabotajeak ez duela Askatasunaren Flotilla geldituko esan dute antolatzaileek.

Askatasunaren Flotillak ostegunean eta ostiralean bilduko da Mediterraneoan, Gazako herritarrentzat materiala eramateko. Tartean Gernika ontzia izango da, eta Picassoren Gernika koadroaren erreplika bat eramateaz gain, 5.000 tona laguntza eramango du.

Israelgo Gobernuak adierazi du Askatasunaren Flotilla geratzeko asmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.