Atentatu batek 15 zibil hil ditu Sri Lankan

Tamil tigreekiko su-etena mantentzearen inguruko erreferenduma egitea aztertzen ari da Gobernua

Erredakzioa
2007ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Sri Lankako ekialdeko Ampara barrutian 15 zibil hil eta beste 20 baino gehiago zauritu zituen atzo atentatu batek. Sri Lankako armadak Kon'daivedduvaan hirian duen kontrolgune batean izandako eztanda autobus bat jo zuen bete-betean. Ez dago argi bonba errepide bazterrean ala autobusaren barrenean zegoen.

Gobernuak LTTE tamil tigreen gerrillari leporatu dio bonba erasoa, baina Tamilnet.com webgunean gerrillaren bozeramaile batek Gobernuari egotzi dio azkenaldian «desinformazio kanpaina bat» martxan duela, zibilen kontra eginiko erasoak gerrilla independentistari leporatzeko. LTTEren eledun militar Irasiah Ilanthirayanen esanetan, desinformazioa zabaltzeaz gain, Gobernuak halako erasoak egitera animatzen ditu talde paramilitarrak. «Helburua, tamil tigreen irudia zikintzea».

Igande gauean beste sei zibil hil zituzten Mylambavelin, Batticaloa hiritik 8 kilometro iparraldera.

Bestalde, egunotan 12 tamil atxilotu ditu Poliziak, Hambantota eta Kinniya barrutietan.



TAMIL TIGREEKIKO SU-ETENA. Bestalde, herenegun iturri ofizialek jakitera eman zuten Gobernua aztertzen ari dela erreferendum bat egiteko aukera, hark LTTE gerrillarekin duela bost urte sinatutako su-etena indarrean mantentzearen inguruan. Su-etena hainbat bider urratu dute bi aldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.