Mundua

Atxilotu bat Guardia Zibilaren esku zegoela hil da Herrialde Katalanetan

Castelloko Burriana herriko ziegetan zendu da, Espainiako Gobernuko iturrien arabera, bihotzekoak jota.

2008ko urtarrilaren 8a
15:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Guardia Zibilak atxilotuta zeukala hil da 29 urteko gizonezko bat, Burrianako (Castello, Herrialde Katalanak) ziegetan. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak azaldu duenez, gaur goizean hilotz aurkitu dute ziegan atzo atxilotutako gizonezkoa, ustez bihotzekoak jota. Heriotzaren kausa zehatza argitzeko, bihar autopsia egingo diotela erantsi dute.

V.G.G. ibilgailuak ebastea egotzita atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.