Datorren astelehenerako Palestinako erakunde nagusiak Egiptora azaltzeko deituta zeuden -Kairora-, herrialde honetako Gobernuaren ekimenez, palestinarren arteko "adiskidetzea" lortu ahal izateko asmoz, baina gaur eguerdian bertan atzeratu egin dute biltzarra. Izan ere, Hamas erakundeak goizean jakinarazi du ez dela batzarrera agertuko.
Egiptok berak hartu du biltzarra atzeratzeko erabakia. "Giro egokia behar da batzarra egiteko, eta arrakasta lortzeko bermeak ere beharrezko dira", esan dute Gobernuko iturriek.
Batzarrean parte hartzeko baldintza batzuk eskatu zituen Hamasek; besteak beste, Zisjordanian bere militanteak atxilotzeari uztea Al Fatak -hau da nagusi han-. "Jazarpena" ez dela gelditu esan du gaur Hamasek.
Hain justu, Hamas eta Al Fata dira Palestinako erakunde garrantzitsuenak, eta liskar handiak dituzte bien artean. Kasu, iazko ekainean Gazan borroka latzak eduki zituzten, eta Hamasek du ordutik lurralde horretako kontrola. Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea Al Fatakoa da: Mahmud Abbas. Hamasek ez du aitortzen.
MunDUA
Atzeratu egin dute palestinarren "adiskidetzeari" buruzko biltzarra
Egipton egin behar zuten astelehenetik, baina Hamas erakundeak gaur jakinarazi du ez dela azalduko, bere aurkako "jazarpena" dela-eta. Egiptok berak hartu du atzeratzeko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu