bihar berria-n

“Aurpegia ematea erabaki nuen uste dudalako horixe tokatzen zela une horretan"

Oriol Junquerasi egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Zergatik erabaki zuen Katalunian geratzea azaltzen du, eta aldi berean, beste edozein jarrera ulertu eta errespetatzen duela".

Oriol Junqueras, Generalitatean zuen egoitzan, artxiboko argazkian. DANI CODINA
inaki petxarroman
2017ko abenduaren 18a
23:08
Entzun

Oriol Junquerasa ERCko buruak espetxetik erantzun ditu BERRIAren galderak. Osteguneko bozetan hautagai da Kataluniako Generalitateko presidenteordea, baina aurkeztutako helegite guztiak atzera botata, kartzelatik jarraitu beharko ditu emaitzak. Hauek dira bihar BERRIAk argitaratuko duen elkarrizketan esandakoetako batzuk:

- "Nik emaitza onartuko dut, dena delakoa izanik ere. PPk, berriz, mamuak astintzen jarraituko du".

- "Porrot eta sufrimendu askoren emaitza gara. Baina, garaipenaren, ilusioaren, duintasunaren, harrotasunaren eta esperantzaren hazia ere erein dugu".

- "Haiek [Jaurlaritzakoak] beste dinamika batean daude, PPrekin akordioak egiten. Konplizitate handiagoa nahiko nukeen, noski, baina, ikusitakoak ikusita, hobe zerbait ezer ez baino".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.