Ukrainako Gobernuak protestei eragiten dieten lege berriak indarren jarri dituenetik, indartu egin dira hiriburuan iazko azaroan hasitako istiluak. Gutxienez bi manifestari tiroz hil dituzte, baina oposizioak bost hildako ere aipatu ditu. Poliziak jakinarazi du suzko armarik ez duela erabili manifestarien kontra, baina oposizioak Ukrainako Barne ministroa egin du heriotzen erantzule.
Igandeko manifestazio handiaren ostean lehertutako istiluak are larriagoak bihurtu dira gaur. Kieveko Independentzia plazaren inguruan enfrentamendu gogorrak izan dira manifestarien eta polizien artean, eta suzko barrikada handiak ere egin dituzte.
Ukrainako hiriburuan enfrentamenduek indarra hartu ondoren, Janukovitx oposizioko buruzagiekin bildu da gaur arratsaldean.Batkivstxina, Udar eta Svoboda alderdiko ordezkariekin eginiko bileran akordiorik ez dela izan adierazi zuen Udarreko buru Vitali Klitxkok. Bihartik aurrera "erasora" joko dutela esan du Klitxkok.
.