Mundua

Aurtengoa independentziaren aldeko azken manifestazio handia izatea espero du Carme Forcadellek

Esan du udal hauteskundeak oso garrantzitsuak direla prozesu subiranistarentzat, baina Kataluniako Parlamenturako bozak izango direla erabakigarriak.

Iazko mobilizazio erraldoiaren irudia. TVE3
2015eko apirilaren 13a
13:04
Entzun

Independentziarako bide orriaren aurreakordiora alderdi gehiago batzea posible ikusten du Forcadellek. Irailaren 11n ospatuko dute kataluniarrek Diada, eta iaz galdeketak baldintzatu zuen bezala, aurten Kataluniako Parlamenturako bozek baldintzatuko dute. Irailaren 27an izango dira hauteskundeak.

Diagonal etorbidetik Meridianara eramango du ANCk aurtengo mobilizazioa, mezua oraindik jaso ez duen sektore bati iristeko eta zabalagoa denez airetik irudiak errazago hartzeko. Bartzelonako Meridiana "Kataluniako errepublikako kale nagusi" bihurtu nahi du ANCk. Forcadellek aurreratu du mobilizazioak hainbat kolore izango dituela.

ANCk bilera egin du Lleidan asteburuan. Carme Forcadellek zuzendutako azkena izan da, hauteskundeak egingo baititu ANCk zuzendaritza berria izendatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.