EUROPA

Austriak zazpi meskita itxiko ditu eta 60 imam kanporatu

Erabaki hori hartu du Sebastian Kurzen gobernu kontserbadoreak, argudiatuta "muturreko mezuak" zabaltzen dituztela.

Sebastian Kurz Austriako kantzilerra eta Heinz-Christian Strache kartzilerordea, gaur, zazpi mezkita ixteko erabakiaren berri emateko egin duten agerraldian. DRAGAN TATIC, EFE
Igor Susaeta.
2018ko ekainaren 8a
13:50
Entzun

Kurzek prentsaurrekoan adierazi duenez, imam horiek atzerritik jasotzen dute finantzaketa; ustez, Turkiatik. Ankarak segituan erreakzionatu du. Gobernuko bozeramaile Ibrahim Kalinen esanetan, neurria "islamaren kontrakoa" eta "arrazista" da.

"Sozietate paraleloek, islam politikoak eta estremismoak ez dute lekurik Austrian", adierazi du prentsaurrekoan Kurz kantzilerrak. Ondoan zuen Heinz-Christian Strache kantzilerordea, FPO eskuin muturreko alderdikoa.

Erabaki hori hartu du Austriak, irudi batzuk ikertu ondoren. Irudi horietan haur batzuk ageri ziren uniforme militarrarekin jantzita, eta Galipoliko bataila ari ziren birsortzen; hain zuzen, I. Mundu Gerran Otomandar Inperioak aliatuei irabazi zien borroka handiena da Galipolikoa.

Joan den abendutik da Kurz kantzilerra, eta gobernu berriko sei ministerio FPO alderdiko ultraren esku daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.