Gizonezko batek gaur Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Vienan daukaten enbaxadan lehergaiekin sartu nahi izan du, baina atxilotu egin du Austriako Poliziak, honen arabera.
Motxilan zeukan lehergaia, baita metraila ere, polizia iturriek esan dutenez. Islamari buruzko liburu bat ere bazuen gizonezkoak.
ORF komunikabide publikoak esan du atxilotutakoa Austrian bizi dela, jatorriz bosniarra dela eta 42 urte dauzkala.
Mundua