Auzitegiek kautelaz bertan behera utzi dute Kataluniako hezkuntzako hizkuntza araubidearen dekretua

Kataluniako Gobernuak dekretua onartu zuen, eskolen %25 gutxienez gazteleraz egiteko aginduari aurre egiteko. Gobernuak helegitea jar dezake.

Kataluniako murgiltze sistemaren aldeko protesta bat, 2022an. QUIQUE GARCIA / EFE
Kataluniako murgiltze sistemaren aldeko protesta bat, 2022an. QUIQUE GARCIA / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2024ko uztailaren 8a
13:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak kautelaz eten du Kataluniako hezkuntzako hizkuntza araubidearen dekretua. Horrela, onartu egin du Eskola Elebidunaren aldeko asanbladak aurkeztutako helegitea. Oraindik, ordea, auzibidea zabalik dago, eta Kataluniako Gobernuak helegitea jar dezake.

Dekretuaren helburua eskolei «segurtasun juridikoa» ematea da, eta bertan jasota dago katalana dela noramalean irakaskuntzarako erabiliko den hizkuntza, baita etorri berriak diren ikasleei ongietorria egiteko erabiliko dena ere. Gainera, aipatzen du hizkuntza horretan aritu beharko direla eskolaz kanpoko jardueretan, baita hezkuntza komunitatearekin harremanak edukitzean ere.

Kataluniako Gobernuak dekretu hori eskolen %25 gutxienez gazteleraz egiteko aginduari aurre egiteko onartu zuen. Orain baina, Vilaweb hedabideak jakin duenez, epaileek ebatzi dute arau horrek oinarrizko eskubideei eragiten diela, katalana eta aragoiera soilik ezartzen dituelako irakaskuntzarako hizkuntza gisa, eta ez duelako bermatzen irakasgaiak gazteleraz jaso ahal izatea.

Euskalgintzaren Kontseiluak ez du begi onez ikusi epaitegiaren erabakia: «Epaitegiek hizkuntza politika aurrerakoiak baldintzatu nahi dituzte».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.