AZKEN URTEETAKO UHOLDE HANDIENAK

2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken hamarkadetako euri garai okerrenaren ondorioz, milaka kaltetu daude Kolonbian. Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, urtea hasi zenetik 136 lagun hil dira herrialdean; kaltetuak, berriz, 1,3 milioi dira. Atzo, Bogotako alkateak alerta horia ezarri zuen hiriburuan. Adituen ustez, datozen asteetan egoerak ez du hobera egingo; abendua pasa arte euria baitago iragarrita. Argazkian Sucre herriko gizon bat ageri da, ura gerriraino duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.