Mohamed Jatami Iraneko presidenteak onartu duenez, lurrikararen ondorioz izandako kalteak oso handiak eta garrantzitsuak izan dira, eta egoerari buelta emateko Nazioarteko larrialdi zerbitzuen laguntza eskatu du.
Hondakinen artean bizirik daudenen bila dabiltza, baina zailtasun handiak dituzte, ez baitute argindarri ezta urik ere. Gauean, gainera, 3 graduko tenperaturarekin aritu dira lanean Bam hirian. Hori dela eta, hildakoen gorpuak berehala lurperatzen ari dira gaixotasunak zabaldu eta izurriterik sortu ez dadin.
Lurrikara Iranen