"Autoritate bati erasotzeagatik, bakoitzarentzat bi urteko espetxe zigorra, sufragio unibertsalerako bi urterako inhabilitazioa, eta hiru hilabeterako isuna lauri egunean 3 euro eta beste bostei 1,21 euro eskatu du Fiskaltzak. Lesio bat ere bazen, eta horregatik beste hilabeteko isuna eskatu du". Horrela azaldu zuen, Luix Barinagarrementeria defentsako abokatuak, 2002ko Elegante Egunean Azpeitian izandako liskarren inguruan Azpeitiko 9 gazteren kontra egindako epaiketaren epaia.
2002an, Azpeitian Jose Mari Bastida EAJko alkate ohiaren eta bederatzi gazteren artean izandako liskarrak tarteko, bi gaztek eta alkate ohiak berak salaketa jarri zuten. Bi gazteen salaketak artxibatu egin ziren, eta Bastidak ere, akusazio partikular bezala, atzera egin zuen. Fiskaltzak, hala ere, kasuarekin aurrera egitea erabaki zuen, eta hasieran eskatu zuen bi urteko kartzela zigorra bost urtera igo zuen. Epaiketan, Barinagarrementeriak akordioa lortu zuen Fiskalarekin, eta bi urteko kartzela zigorra ezarri zieten gazteei. Zigor hori bertan behera uzteko eskaria egin zuen orduan abokatuak, kode penaleko 80 eta 81 artikuluak baliatuta.
Horretarako, kaltetua indemnizatuta egotea, eta akusatuek aurrekaririk ez izatea ezinbestekoa zen. Epaileak, bi irizpide horiek kontuan hartuta, zigorra bertan behera uztea erabaki du, bi urtean deliturik ez betetzearen baldintzapean.
Gaztetxeak